Aurkezpena

Toki desberdin honetan, zurezko arkitekturak, begietarako ikuskizunak eta gastronomiak bat egiten dute giro bero eta dibertigarria sortzeko.
Etxaurin dago, Iruñetik 14 kilometrora, zurezko 11 zutaberen gainean eraikia, Arga ibaiaren gaineko hegi batean. Nabarmena da haren itxura airetikoa.
Haren arkitektura berritzaileak eta eraikinaren kokalekuak aukera ematen du otorduaz, mokaduaz edo tragoaz gozatzeko, Etxauri ibarreko ikuspegi harrigarria aurrean dugula. Sarbil Jatetxe eta Tabernan egotea airean sentizearen pare da; begiratu hutsez tarte sinestezinak zeharkatuko ditugu, Iruñea inguratzen duten mendietatik Sarbil mendiko murru xutetara begiak pausaturik Otazuko Jaurerriko mahastietan eta bertako jauregian.
Gastronomiari badagozkio, hora sukaldaritzaren plater klasiko eta sasoikoak, hala nola idi txuleta, bildots saiheskiak, zerrikume errea, txipiroiak eta bakailua.
Angela Riqueneren eta Juan Ignacio Atxaren proiektu familiarra da Sarbil; haiek hala nahita, produktuaren kalitatea eta bezeroari ematen zaion zerbitzua dira proiektu honen ardatzak.
Sarbil Jatetxe eta Tabernako lan taldea.

- Ordutegia: Asteartetik igandera eta jai egunetan, eguerdiko 13etatik aurrera zabalik. Jatetxe zerbitzua, 14:00etatik aurrera eta 20:30etik 23:00etara.
- Edukiera: 52 lagun.
- Eguneko menua: Asteartetik ostiral eguerdira: 15 € (kafea eta BEZa barne).
- Asteburuko menua: 25 € (Nafarroako edo Errioxako ardo ondua eta gorria eta BEZa barne).
- Especialidades: Auntz gazta entsalada epela, ontto eta barazki risotto, pikilo ekológikoak bere saltsan, txerrikume errea, idi txuleta, tegatza labean, garaiko goilara platerak (potxak udan, babarrunak edo txitxirioak azarekin neguan). Mojitoak eta Gin tonik.
- Pikatzeko: Salda, kaxolatxoak, urdaiazpikoa, gazta, txorizoa sagardoan, frijitu askotarikoak, etab.
- Ogitartekoak.
- Erretserbak taldeendako (menuak, precio hitzartuekin).
- Sasoian: Terraza estaliko zerbitzua jatetxearen azpian.





