Juan Ignacio eta Ángela

Toki desberdin honetan, zurezko arkitekturak, begietarako ikuskizunak eta gastronomiak bat egiten dute giro bero eta dibertigarria sortzeko.
Etxaurin dago, Iruñetik 14 kilometrora, zurezko 11 zutaberen gainean eraikia, Arga ibaiaren gaineko hegi batean. Nabarmena da haren itxura airetikoa.
Haren arkitektura berritzaileak eta eraikinaren kokalekuak aukera ematen du otorduaz, mokaduaz edo tragoaz gozatzeko, Etxauri ibarreko ikuspegi harrigarria aurrean dugula. Sarbil Jatetxe eta Tabernan egotea airean sentizearen pare da; begiratu hutsez tarte sinestezinak zeharkatuko ditugu, Iruñea inguratzen duten mendietatik Sarbil mendiko murru xutetara begiak pausaturik Otazuko Jaurerriko mahastietan eta bertako jauregian.
Gastronomiari badagozkio, hora sukaldaritzaren plater klasiko eta sasoikoak, hala nola idi txuleta, bildots saiheskiak, zerrikume errea, txipiroiak eta bakailua.

Angela Riqueneren eta Juan Ignacio Atxaren proiektu familiarra da Sarbil; haiek hala nahita, produktuaren kalitatea eta bezeroari ematen zaion zerbitzua dira proiektu honen ardatzak.

Sarbil Jatetxe eta Tabernako lan taldea.